XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XIX. mendean berritze-lanak egin ziren (bideak, zubiak, auzo berriak).

1945etik Arabiar Ligaren idazkaritza orokorraren egoitza da.

Artea. IV. mendeko San Sergio eliza estilo bizantziarraren adierazgarri garrantzitsua da.

Musulmanen garai guztietako monumentu-bildumarik osoena dago hirian: meskita zaharrak (Amr, 643; Ibn Tulun, 876-879; Al-Azhar, 970); fatimatarren garaiko hiru ate bizantziarrak (Al-Nasr, Al-Futuh eta Zuaila), mamelukoek eginiko eraikuntza berriak: meskitak (Baibars, 1267-69, Maridani, 1340); mausoleoak; Hasan sultanaren meskita-eskola (1356-63); otomandarren garaikoak dira ondoko meskitak: Hasan Baja (1523) eta Suleiman Baja (1528).

Egiptologiako munduko museorik handiena bertan dago; 100.000tik gora objektu daude ikusgai eta askoz gehiago daude biltegietan, oraindik sailkatu eta prestatzeko.

alkaizeria. iz. Herri islamikoetan, salmenta-prezio altuko hainbat salgai (zilarra, zeta, etab.) saltzen ziren merkatal areto itxia.

alkali. iz. KIM. Metal alkalino edo amonioaren hidroxidoa.

alkalimetria. iz. KIM. Alkali edo baseen determinazioa, azidozko disoluzio baloratu baten bidez.

alkalimetro. iz. KIM. Substantzien basikotasuna neurtzeko tresna.

alkalino. izond. KIM. 1. Basikoa.

2. Taula periodikoko la taldeko elementuetako bakoitza: litioa, sodioa, potasioa, rubidioa, zesioa eta frantzioa.

alkalinotasun. iz. KIM. Basikotasuna.

alkaloide. iz. KIM. Landareetatik erauzitako konposatu nitrogenatu basikoen familia.

Asko toxikoak dira eta dosi txikitan medikuntzan erabiltzen dira.

Ezagunenetako batzuk azido lisergikoa, diamorfina edo heroina, estriknina, kafeina, kinina, kokaina, morfina, nikotina.

alkalosi. iz. MED. Odolaren gehiegizko alkalinotasuna.

Alkamenes. Eskultore grekoa (K.a. V. m.).

Fidias-en ikasle eta aurkakoa.

Geratzen den haren obra bakarra Atenasko Akropolian aurkitutako Prokne eta Itis taldea da.

alkandora. iz. Gizonezkoen jantzia, soina eta besoak eta gehienetan lepoa estali eta aurrealdean botoiak dituena.

Harizko alkandora.

Mahuka motzeko alkandora.

alkandora hertsagarri. Bortizkeriaz jokatzen duten gaixo mentalei mugimendua galarazteko janzten zaien alkandora-moduko jantzi sendoa, besoak gorputzaren aurrealdetik gurutzaturik mahukak bizkarraldean lotzen zaizkiona.

ALKANDORA HUTSIK, HUTSEAN. Alkandoraren gainean beste jazkirik eraman gabe.

alkanfor. iz. KIM. Substantzia organikoa, zuria, solidoa, kristalinoa, hegazkorra eta usain eta zapore berezikoa.

Zenbait landaretatik erauzten da.

alkanforrondo. iz. BOT. Laurazeoen familiako zuhaitza, jatorriz Ekialde Urrunekoa eta klima beroko leku askotan lantzen dena.

Bere azaletik alkanforra ateratzen da (Cinnamomum camphora).

alkano. iz. KIM. Karbono eta hidrogenoz osatutako eta bere egituran karbono arteko lotura bakunak besterik ez dituzten konposatu organikoen izen generikoa CH2n+2 formula orokorra dute.

alkar. Ik. elkar.

Alkasoaldea. Goizuetako auzoa (Iruñeko merindadea).

alkate. iz. 1. Udal bateko burua, udal-batzarraren lehendakaria.

2. (Ipar.) (zah.) Jujea, epailea.

3. Txondorra egiterakoan, egurrak pilatzeko erdian jartzen den zutikako makila luzea.

Txondorra pizteko kendu egiten da, uzten duen zuloan txingarra sartuz.

alkate-soinu. Txistulariek eta okasio handietan jotzen dituzten minuetoei ematen zaien izena.

ENTZ. Garai batean Euskal Herriko alkateak epaile ere baziren neurri batean (arabierazko alkadi hitzak epaile esan nahi du): botere legegile eta betearazleaz gain, epailetza ere bere esku zuten.

Alkate arrunten agintaritza hiri, elizate eta hiribilduetara mugatzen zen.

Gortean bizi ziren alkate nagusiek aldiz, bailara edo eskualde baten ardura administratibo eta judiziala zuten.

Gaur egun, udal-barrutiko administrazio-aginte hutsa du alkateak Hego Euskal Herrian eta horren pareko den auzapezak Iparraldean.

Franco hil ondoko lehen urteetan Hego Euskal Herriko hainbat alkatek alkateen mugimendua eratu zuten, alderdi politikoen hutsunea betetzeko asmoz eta euskal herritarren eskubideen eta askatasunaren defentsarako; 1976-1977 urteetan bereziki biziki ihardun zuen, lehen hauteskunde demokratikoak burutu ziren arte.

Talde-ekintza nagusietakoa 1976ko uztailaren 21ekoa izan zen Bergaran; Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiari foruak kendu zitzaizkienetik ehun urte betetzean, Euskal Herriko kontzentrazio handia egin zen herrian, eta bertan aldarrikatu eta sinatu zuten Euskal Herriaren eskubide historikoen aldeko manifestua, euskararen ofizialtasuna, amnistia orokorra eta autonomi estatutua eskatuz aldi berean.

Hego Euskal Herrian nahiz Iparraldean udal-hauteskundeetan ez dute herritarrek alkatea zuzenean aukeratzen; zinegotziek edo kontseilariek aukeratzen dute, 6 urterako Iparraldean eta 4 urterako Hegoaldean.

Hego Euskal Herriko alkateen eginkizunak 1985eko erregimen lokaleko legean daude finkatuta; horren arabera, berari dagokio udalaren ordezkaritza eta administrazioa, udalaren osoko batzarraren deia eta buruzagitza, gobernu-batzordearen buru izatea, udaltzaingoaren buru izatea, bandoak ematea, etab.

Antzeko eskumena du Iparraldeko auzapezak ere; baina udaleko burua izateaz gain, estatuko agentea da zenbait gauzatarako: prefetaren menpean, estatu zibileko ofiziala eta polizia judizialeko ofiziala da, hain zuzen ere;

Hegoaldean ere alkateak baditu estatu-agentearen eginkizunen batzuk: soldadugaien alistatzea eta hauteskundeetako zerrendak, adibidez.

alkatego. iz. Alkatzetza.

alkateorde(ko). iz. Alkatearen hurrengoa, hainbat eginkizunetan haren ordez iharduten duena.

alkaterna. iz. Bikearen antzeko gai ilun eta likatsua, egurra edo harrikatza distilatuz lortzen dena.

alkatetxu. iz. Herri edo eskualdeetan gehiegizko eragina duen pertsona.

alkatetza. iz. Alkatearen eginkizun eta kargua.

Alkatetza utzi. Alkatetzarako aurkeztu, hautatu.

alkatxofa. iz. 1. BOT. Konposatuen familiako baratze-landarea, braktea mamitsuz estalitako lore-buru jangarria duena (Cynara scolymus).

2. BOT. Delako landarearen lore-burua.

3. ERAIK. Urarekin batera zikinkeriarik eror ez dadin, hustubidearen ahoan jartzen den sare erdiesferikoa.

Alkaxuri. Ik. Irubelakaskoa.

alkazaba. (arab.zko hitza) iz. Harresiz inguratutako herri baten barruko gotorleku handia.

Alkazarrak bertan bizitzeko eraikitzen ziren bitartean, hauek goarnizioa eta biztanleria babesteko egiten ziren.